Dinosauroen maketak aurkezten

LH 1 mailakoak dinosauroen inguruan ikaragarri ikasi dugu eta Haur Hezkuntzako talde batzuk gonbidatu ditugu gure geletara ikasi dugun hori beraiei erakustera. Guk eginiko dinosauroen maketa eder bat erakutsi diegu, azalpenak eskaini, abestu... Txikienek adi adi jarraitu dute dena eta jakinmin handia agertu dute.

Oso esperientzia polita izan da eta berriro errepikatzeko irrikaz gaude.