Batxilergokoak Gernikan eta Baionan

Batxilergo 2. mailako ikasleak Baionan eta Gernikan izan dira egunpasa.Irteera hau Euskal Hizkuntza eta Literatura arloaren barruan antolatu da, bi herri horietako euskalkiak ezagutzeko helburuz. Baionan Euskal museoa eta Bernat Etxepare lizeoa bisitatu dituzte eta hango ikasleekin proiektu bat garatu soziolinguistika eta euskalkigintza gaiak hartuta. Gernikan izan direnek berriz, Junta etxea bisitatu dute eta Picassoren "Gernika" koadroaren aurrean ere izan dira.