DBH4koak Gure Kasan

Arratsalde bikaina pasa genuen atzo EITBren Miramongo estudioetan. Gure Kasa programako ikusle gisa joan ginen bertara DBH 4ko 43 ikasle, bi irakaslerekin batera. 

 

Ikasleen hitzetan, “esperientzia berria eta polita” izan zen atzokoa: aukera izan genuen bertako aurkezleekin, aktoreekin eta gonbidatuekin egoteko eta argazki batzuk ateratzeko.