"Goodbye, Berlin" filma lantzen

Urtarrilaren 24an, DBH 3 eta DBH 4ko ikasleak Leidorren izan ziren Irudi Berria  (baloreetan oinarritutako droga-mendekotasunen prebentziorako programa) proiektuko bigarren saioan. Oraingo honetan, “Goodbye, Berlin” filma ikusi zuten.

Filmaren helburua nortasunaren eraldaketarekin zerikusia daukaten kontzeptuen inguruan hausnartzea eta norberaren kontzeptuaz jabearaztea dira. Bere nortasunaren bila dabiltzen bi neraberen bidaia iniziatikoa kontatzen du. Bata tenislari alkoholiko eta negozio gizon handinahi baten semea da eta besteak onarpen arazoan ditu eta vodkazalea da.