Batxilergokoak inauterietan murgilduta

Batxiler 1eko ikasleek munduko inauteriak landu dituzte, horrela, Tolosakoaz gain, beste herrialdeetako inauteriaz zerbait gehiago jakiteko helburua zuen proiektuak, eta ondoren gorputz adierazpenaren bidez (dantza, antzerkia...) ikuslegoari adierazi diote.

Ikuslego bezala jangelan bazkaltzen duten Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleak izan dituzte, eta beraz ikuslegoaren aurrean emozioak kudeatzen ere landu dute.

Talde lanean bideratu dute proiektuaren sorkuntza, antolakuntza.... eta ikusleek asko gozatu dute emanaldiarekin.