EuskarAbentura gazteentzat

Aste honetan espedizio baten berri jaso dute gure ikasle helduenek. Uda honetan oinezko espedizio bat antolatu dute Euskal Herrian zehar 2001 eta 2002 urteetan jaiotako gazte euskaldunentzat. EuskarAbentura deitu diote. Done Jakue bideak jarraituz Euskal Herriko herrialde guztiak zeharkatuko dituzte uztailean zehar. Parte hartu ahal izateko lan bat bidali behar da info@eusarabentura.eus helbidera martxoaren 18a baino lehen. Apirilaren 16an argitaratuko da parte-hartzaileen zerrenda eta uztailaren 1ean abiatuko da espedizioa.

Hiru gai posible daude: euskara eta zure herria, euskara eta itsasoa eta euskara eta emakumeak. Lan historikoa, literarioa, ikus-entzunezkoa, plastikoa edo musikala izan daiteke. Horrekin batera motibazio gutuna bidali behar da, abentura honetatik espero dena kontatuz. Informazio gehiago: www.euskarabentura.eus