Aspanogi elkarteko lagunen hitzaldia

GIZALDE elkarteak boluntariotza lana sustatzeko asmotan Laskorai Ikastolan martxan jarri duen Ate Irekiak programaren barruan, Aspanogi elkartearen bisita izan dugu.

Ekonomiako ikasketak lantzen ari diren DBH4, Batx1 eta Batx2 mailetako ikasleek izan zuten beraien hitzaldia entzuteko aukera, benetan hitzaldi hunkigarria.

Aspanogi elkarteko gizarte laguntzailea den Nekane Lekuona izan genuen hizlari, beraiek lana egiteko modua azalduz.

Bertan, bizitzan ustekabean minbizia agertzen den unean haur eta nerabeen bizitza zenbat aldatzen den azpimarratu zuen, bai fisiko nahiz psikologikoki. Egoera horri aurre egiterako garaian, ingurukoen laguntza behar beharrezkoa izaten da, bizitzan garrantzia zerk duen orduan ohartzen baikara.