Euskararen erabilera datu aipagarriak

Urtero bezala, Batxiler 2ko ikasle batzuek egin dituzte euskararen erabileraren neurketak ikastolan. HH, LH 1-2 eta Batxilergo mailetan % 100 atera da, LH 3-6 zikloan % 98,9 eta DBHn % 97,9. Guztira, batez beste, Laskorain ikastolan % 99,3ko erabilera ateratzen da.

Bestalde, Eustatek eta Uemak egindako neurketen emaitzak ere baditugu: Euskal Herrian % 12, 6, Gipuzkoan % 31,1, Tolosaldean % 56, Tolosan % 44,1, Ibarran % 48,1, Anoetan % 57,5, Villabonan % 36, 2 eta Alegian % 77,6.  

Erabilera aztertu ondoren, goraipatzekoa da gurasoen transmisio lana, zein jatorrizko hizkuntzaren alde erakusten duten jarrera. Aipagarria, irakasleek hizkuntzaren kontzientziazioan egiten dutena. Azpimarratzekoa, haur zein nerabeen euskararekiko atxikimendua.

Datuen informazioa iturria:

EUSTAT -2016 (Euskal Herria eta Gipuzkoa)

UEMA (Gainontzeko tokitakoa)