Lehen Gizakia lantzen

Aste honetan zehar, L.H. 1eko ikasleek lehen gizakiari buruzko ikuskizun bat eskaini diete Haur Hezkuntzako neska-mutilei.

Bertan, lehen gizakiaren bizi ohituren inguruan landu eta ikasi dituzten hainbat gauza erakutsi zizkieten ikusleei: nola bizi ziren, zer jaten zuten, ze tresna erabiltzen zituzten, nola janzten ziren…

Haur hezkuntzakoak adi adi egon ziren nagusien azalpenak entzuten eta oso gustura egon ziren. Erakutsitakoarekin asko gozatzeaz gain, garai bateko gizakiari buruz gauza asko ikasi zituzten txikienek. Mila esker!