Bertso idatzien lehiaketa Laskorainen

Urteak daramatza Ikastolen Elkarteak Bertso Idatzien Eskolarteko Lehiaketa antolatuz. Aurtengo edizioa formatua berrituta ospatu da eta, aurrez Hernanin, Zumarragan, Eskoriatzan, Azpeitian, Elgoibarren eta Orion ospatu ondoren, astelehenean izan zen azken saioa Tolosako Laskorain Ikastolan.

Parte hartzaileek ordubeteko denbora izan zuten egokitutako gaiari bertsotan erantzuteko eta, ondoren, Unai Gaztelumendi eta Eñaut Marikorena bertsolariek saiotxoa egin zuten sariak banatu aurretik.

DBH1-2ko lehiaketan gure ikastolako Asier Arteaga izan zen irabazle ondorengo bertsoarengatik:

Gaia: Eskola, kirola, lagunak… egun guztia bete betea.

Ne amak nota onak nahi ditu
ta baita golak sartzea
fuboletik berandu atera
ta hamaiketan etxea
ikasteko denborarik ez det
ta nota onak? Bai zea!
Notak ikusi ta ez harritu
nik lauak ateratzea.