Araxes ibaia garbitzen

Asteazken eguerdian, DBH 2Bko ikasleak, Agenda 21 proiektuaren baitan, Araxes ibaiaren inguruan ibili ziren hainbat egitekotan. Polit ikusi ohi ditugu erreka-bazterrak landare eta zuhaitzez hornituta. Halaxe izango ditugu berriz ere: ibai-ertzetako zakarrak biltzez gainera, erramu landareak landatu ere egin baitzituzten. Ondotik, uraren analisia etorri zein kalitatetakoa den ezagutzeko asmoz. Ondorioa garbia izan zen: inguratzen gaituen ibaiko uraren kalitatea nahiko ona da, baina ez bertan bainua hartzeko modukoa. Badu, beraz, zertan hobetua!