Elhuyar Zientzia Azoka

Joan zen larunbatean, apirilak 21, Bilbon egin zen ekitaldi garrantzitsu batean parte hartu genuen.

Ekitaldiaren izena ELHUYAR ZIENTZIA AZOKA da eta han, beste lurraldetako eskoletako gaztetxoekin batera elkartu ziren gureak urtean zehar landu duten proiektua aurkezteko jendaurrean Bilboko Plaza Barrian.

Guztira DBH 4ko 9 gazte joan ziren Laskorainetik eta Teknologiako gaian hiru lantaldetan egindako lana aurkeztu zuten.

Oso ekitaldi interesgarria izan zen gure gazteentzat. Batetik, beste gazteek egindako lanak ikusteko aukera izan zutelako eta bestetik, urtean zehar landutako proiektua nola azaldu proban jarri zutelako jendaurrean.

Mila esker eta zorionak egin duten lanagatik.