Ekonomiakoak irteera Eroskira

Ekonomia irakasgaian, Batxilergo 2. mailako ikasleek, marketinaren inguruan ikerketa egite aldera, Tolosako Eroski supermerkatura bisita egin dute.

Bertan, aurtengo ikasturtean Marketinaren 4P (prezioa, produktua, banaketa, sustapena) bertatik bertara ezagutzeko aukera paregabea izan dute, izan ere garrantzi berezia du produktu bakoitzaren kokapen, publizitate, prezio...

Ikasleen jarrera oso positiboa izan da, horrelako egitasmoek ikasiriko guztia hobe barneratzen laguntzen baitu eta asebetetze maila ona adierazi dute.