1. Cansat Txapelketa

Joan den larunbatean Laskorain Ikastolako CanSat taldeko kideak Lehen CanSat Euskadi txapelketan izan ginen Arabako Berrozi herrian. 

CanSat txapelketa honen helburuak talde bakoitzak freskagarri poto baten neurriko satelite bat eraikitzean datza. Satelite honek sistema elektroniko bat du barruan, atmosferako presioa eta tenperatura neurtu eta lurrean muntatzen den estazioarekin irrati bidez kontrolatzea ahalbidetzen duena. 

Laskorain Ikastolako lehen CanSat taldeko partaideak Ander Martinez de Rituerto (DBH3), Iker Canales (DBH3) eta Orko Odriozola (1. batxilergoa) izan dira, Endika Arandia, Joxe Martin Aizpuru eta Ander Lorente irakasleen laguntzarekin. 

Hona hemen txapelketan egin genuenaren laburpena:

Taldeak eskerrak eman nahi dizkie proiektu handi honetan lagundu duten beste irakasle eta ikasle guztiei eta baita txapelketan animoak eman zituzten guraso nahiz irakasleei ere. Bide batez, datorren urteko txapelketarako animatzera gonbidatzen dituzte DBH3 eta 2. batxilergo arteko ikasleak.

Hurrengo data garrantzitsua maiatzeko lehen asteburuan izango du Laskoraingo CanSat taldeak, Zaragozan lehiatuko baitira beste komunitate batzuetako hamabi aurkarirekin. 

Txapelketak oihartzuna izan du komunikabideetan eta Eukal Telebistan elkarrizketatu dituzte taldekideak:

 

Informazio gehiago taldearen webgunean.