Euskalkien inguruan

Euskaraz Bizi kanpainekin jarraituz, udaberri honetan euskalkien inguruan ariko gara LH osoan. Lehen astean euskararen erabilera datuen berri izan dute ikasleek, Euskal Herrian, Gipuzkoan, Tolosaldean eta ikastolan. Horrekin batera, hainbat euskalki desberdin entzuteko aukera izan dute. "Araban bagare" abestia ere entzun dute. Hurrengo asteetan euskalkiei buruzko jolasak egingo dituzte astero, euskalkiak ezagutzeko joateko pixkanaka.