Ikastola eguna

Ikastolaren eguna ekainaren 3an ospatuko dugu.

Bazkarirako txartelako bi idazkaritzetan salgai daude, eta bazkaltzeko eserlekuak egunaren aurretik idazkaritzan erreserbatu ahal izango dira. Lekuak erreserbatzeko, elkarren ondoan bazkaldu nahi duzuenon txartelak elkartu eta maiatzaren 28tik 30era idazkaritzara ekarri behar dituzue.

Antolaketan 150 lagunek parte hartuko dute, baina larunbat arratsaldeko (18:00etan) montajerako eta igande atsaldean dena jaso eta patioa garbitzeko (18:30ean), jende gehiago behar dugu, ondorengo estekaren bidez izena ematea animatu nahi zaituztegu. 

Ondorengo egitarua osatu dugu:

  • 10:30 Bizikleta ibilaldia
  • 11:00 Hamaiketakoa, patata tortila eta jolasak
  • 12:00 HHko ikasleen jaialdia, jarraian zirko tailerreko emanaldia
  • 12:30 Antzerkia areto nagusian
  • 13:00 Abesbatza ganbaran
  • 14:00 Gurasoek prestaturiko bazkaria
  • 15:30 Kazkabarra taldearen eskutik jolasak
  • 16:00 Potxin eta Patxin pailazoak
  • 17:00 Helduentzat jolasak
  • 18:00 Dantzaldia Iratzar erromeri taldearekin