Bertso jaialdi entretenigarria

Ahozkotasuna eta bertsolaritza programaren barruan LH 4, 5 eta 6. mailako ikasleek bertsoak lantzen dituzte ikasgelan Bixente Gorostidi bertsolariarekin eta irakasleen laguntzaz. Urte amaieran gelan prestatutako bertsoak eskaini dituzte Leidor aretoan. Laugarren mailakoek ipuinetan oinarritu ziren, bosgarren mailakoek gai desberdinak aukeratu zituzten eta seigarrenekoak letra jarri zien abesti ezagunei. Guraso eta senitarteko ugari elkartu ziren emanaldia entzuteko eta txalotzeko.