Ikastola egunaren balorazioa

 

Bizikleta ibilaldiarekin eman genion hasera Laskorain Ikastolaren egunari.

Tortilla eta txorizo nahikoa izan genuen hamaiketarako eta jolasen ondoren HHko ikasleek eskainitako jaialdi ikusgarria izan genuen. A ze artistak gure txikiak!

Zirko tallerrekoen emanaldia, Antzerki ikuskizuna eta Abesbatzaren emanaldiaren ondoren bazkal ordua iritsi zen.

Gurasoek urtero bezela prestaturiko paella goxoak, oilasko izterrak, izozkia eta kafe ederraren atzetik, Algaraklown egitasmoko lagunen bixita jaso genuen. Ekimen honetan saldutako sudur gorriei esker, hospitalizaturik dauden umeei egonaldia xamurtzera joaten diren pailazoen ekimen bolondresari bultzadatxoa eman genien. Ekimenaren arduradunek bidalitako eskerrak bidaltzeko aprobetxatzen ditugu lerro hauek.

Potxin eta Patxinekin hondartzara bidaia egin ondoren,Kazkabarrakoekin jokuak, eta Iratzar erromeri taldearekin "euritan dantzan" abestiarekin batera hasi ziren eguneko lehenengo euri tantak... a ze zortea izan genuen eguraldiarekin!!!

Hurrengo galdeketa betetzea eskertuko genizueke zuen iritzia jakiteko.

Eskerrik asko antolaketan aritu zineten guztioi!