Pirritx etorri zaigu ikastolara bisitan

Badugu ikastolan bus bat, autobusa ez dena; ehun zango izan ditzakeena, baina ehunzangoa ez dena; eta airerik ez, baina laguntasuna kutsatzen duena: lagunbusa.

Gaur goizean, Pirritx Sakramentinoetako etxera etorri zaigu bisitan, eta Borobilean diskoko Lagunbusa abestiaren bideoklip berria aurkeztu die HH 5eko ikasleei. Izan ere, bideoklip hori Laskorain Ikastolako haurrekin grabatu zuten Pirritx, Porrotx eta Marimototsek, ikastolara bidean. Abestia, bestalde, Bonbereneako kideekin ekoitzitakoa da.

Bideoklipa ikusteaz gain, Pirritxek istorio polit batzuk partekatu ditu ikastolako txikiekin eta, ondoren, haiekin ibili da dantzan eta jolasean, Sakramentinoetako patioan.