Urriaren 12an auzolan eguna

Euskara, elkarlana eta auzolana ikastolaren ikur garrantzitsuak dira, eta urriaren 12an, ehun lagun inguru bildu dira lanerako, auzolanerako  Sakramentinoetako egoitzan.

Inguruak txukundu, muralak margotu eta talo jana egin dute, besteak beste. Aurrez, iazko abenduaren 6ko deialdiak izandako arrakasta ikusita antolatu da aurten berriz ere Auzolan Eguna.

Goizean 09:00etan egin dute hitzordua eta ehun lagun inguru bildu dira, ume eta guzti, auzolan deialdira. Auzolana  eta egutegi propioa aldarrikatzea izan da ekimenaren helburua.