Sukaldari trebeak ikastolan

Irina, masa, txokolatea, arrautza, katilu eta pintzelak…Bai sukaldari trebeak ditugula gure ikastolan.

Oraingo honetan 3 urteko txikiak gozogile lanetan aritu zaizkigu. Hojaldre eta txokolatezko pasteltxo mundialak egin dituzte beraien eskutxoekin. Ze gozamena!

“Tolosa Goxua” aurreratu zaigu oraingoan ikastolan…

Poz pozik joan dira arratsaldean gure artista txikiak etxera beraien pasteltxoa esku artean dutela!

Hementxe dituzue labetik atera berriak!!!