Europa-mailako kalitate-zigilua lortu dugu eTwinning proiektu batean

Pasa den ikasturtean bi eTwinning proiektutan egin zuten lan DBH 4ko ICTs arloko ikasleek. Hautazko ikasgai horretan, IKTak lantzen dira ingelesez eta, berrikuntza modura, Europako beste ikastetxeekin elkarlanean aritzen dira aipatu plataforman. Izan ere, eTwinningek Europako ikastetxeen artean lan egitea du helburu.

Iaz proiektu hauek landu zituzten:

  • “Similar or different cultures? Let’s find out”: Turkiako Kayı Okulları ikastetxearekin elkarlanean. Gazteek dituzten zaletasun kulturalen inguruko informazioa trukatu zuten.

  • “Teens Time”: Europako zazpi ikastetxerekin batera, gazteek gazteentzat idatzitako aldizkari digital batean egin zuten lan. Hauek dira ikastetxeak:

    • Slovakiako Gymnázium.

    • Toledoko IES Enrique de Arfe.

    • Italiako IISS S. Pertini - L. Montini - V. Cuoco

    • Lithuaniako Alytaus Adolfo Ramanausko-Vanago gimnazija

    • Turkiako Namik Kemal Li̇sesi̇

    • Turkiako Bursa Zeki Müren Güzel Sanatlar Lisesi

Azken proiektu honekin, Estatu mailako kalitate-zigilua lortu genuen eta, duela gutxi, Europa mailako kalitate-zigilua ere aitortu digute!! Zorionak, talde!!

Hauxek dira elkarlanean sortu genituen bi aldizkariak: