Altxor geologikoa bisitatu dugu

Heldu da 1.ebaluaketan ikasitakoa praktikan jartzeko unea! Batxilergo lehen mailako ikasleak Zumaian izan dira Algorri Interpretazio Zentroan. Bertan, Euskal Herriko geologia hobeto ezagutzeko aukera izan dute arrokekin hainbat praktika egin dutelako, eta flysch-ak gertutik aztertu dituzte. Eguraldia lagun, egun bikaina pasa dute.

 

Etxetik gertu altxor geologiko paregabea daukagula esan beharra daukagu!