Azken berriak

Ur azpian ere euskaraz bizi!

Hoixe izango degu aurtengo astelehenitako lema kazkabarrako kideok.
Arrainak, itsas zaldiak, karramarroak, olagarroak eta txipiroiak umorez blai!
Guztira 430 ikasle eta ikasle ohi ibiliko gara saltokam inauterietan ere EUSKARAZ BIZI nahi dugula aldarrikatzen!

Zatozte gurekin!

Ikusi entseguen bideoa hemen >>

Ostegun gizena

Datorren ostegunean, otsailaren 12an, Ostegun Gizen eguna ospatuko dugula gure ikastolan.

Ikastolako jaialdia goizeko 10:30ean hasiko da. 

Eguerdiko hamabietan txupinazoarekin emango zaie hasiera Tolosako inauteriei. Nahi duzuenok bertara hurbiltzeko aukera izan dezazuen, Ikastolako ekitaldia 11:30ean amaituko da, eta autobusa ordu horretan aterako da Sakramentinoetatik. Egun horretan autobus zerbitzua erabili behar baduzue Ikastolatik itzultzeko, bete ondorengo eranskina:

Izaskun Zeberio sendagilea gure artean

Sendagilea den Izaskun Zeberio gurasoa eskaini zen hitzalditxo bat emateko ikasleei eta otsailaren 6an etorri zen ikastolara

ESKOLARTEKO KIROL JARDUNALDIA BERTAN BEHERA

Gipuzkoako Foru Aldundiak asteburu honetarako antolatuta zeuden Eskola Kirol jarduera guztiak bertan behera utzi ditu, eguraldiaren iragarpen txarra ikusita.

 

Orriak