Azken berriak

Lingolang Laskorainen

Tolosaldea Garatzen eta Topagunearen eskutik Lingolang proiektuan parte hartzeko proposamena jaso genuen.
Lingolang egitasmoak gure herrietako hizkuntza aniztasuna erakutsi nahi du, euskaraz gain, beste hainbat hizkuntza hitz egiten baitira gure Ikastolan, kale eta auzoetan. Aberastasun hori biltzeko, hizkuntza bakoitzari buruzko informazioarekin batera, ikastolan grabaketak egin dituzte oinarrizko hitzak ezagutu eta entzun ahal izateko.
Hauek dira Laskorain Ikastolako ikasleen artean dugun hizkuntz aniztasuna:

Antzerki emanaldia

DBH 2ko antzerki taldeak GREASE musikala prestatu du, eta egindako lana erakusteko garaia iritsi da.

Emanaldi ireki bat eskainiko du EKAINAREN 17an, 16:30ean guraso, irakasle, ikasle, lagunak eta interesa duen edonorentzat Usabalgo ARETO NAGUSIAN.

Hementxe dituzue antzerkiko kartela eta programa.

Animatu eta etor zaitezte, gonbidatuak zaudete!

Uxola sariak ikastolara

Banatu dira XXIX. Uxola sariak eta gure ikasleek hainbat sari jaso dituzte

Orriak