Aurtengoa 19. urtea izan da merkatu txikia antolatu duguna eta urtero bezala, aurtengo ekitaldiko parte hartzea zabala izan da. Hona datu batzuk: guztira 130 dendarik eta erakundeek hartu dute parte; antolaketan nahiz salmenta txandatan arduradun eta laguntzaile gisa, hamaika egunetan zehar, 200 guraso, irakasle, ikasle (DBH 3-4 eta Batxilergo 1 -2) eta ikasle ohi aritu dira laguntzen. Herritarren partaidetza berriz zenbatezina da.