Laskorientazioa, begirada etorkizunerantz

Jakina da informazioaren aroan bizi garena, klik batean eskura izaten dugu jakin nahi dugun hori, baina gauzak oso bestelakoak dira gure etorkizuneko ikasketak eta langintzaren inguruan erantzun behar dugunean. Hor, klik batera baino modu eraginkorragoan izan daitekeen informazioa jasotzeko aukera izan dute oraintxe Batx 2n dauden gure ikasleek. 

Iaz abiatu genuen Ikastolaguna proiektua eta Laskorientazio proiektu berritzailea Batxilergoko ikasleei begira. Arrakastatsua izan zen oso. 95 familiek eman zuten izena Ikastolagun izateko, horietatik 50 familia aritu ziren euren ikasketak eta lan esparruen inguruko mintegiak eskaintzen. Gerora etorri dira gurasoen eskutik lortu diren lantokietarako bisitak. Zehazki, lantoki hauek bisitatu ditugu:

  • URNIETAKO SALESIARRAK (GRAFIKAGINTZA)
  • EHUko KIMIKA FAKULTATEA
  • ASUNCION KLINIKA BELATE
  • ASUNCION KLINIKA IZASKUN
  • DONOSTIAKO EPAITEGIA
  • EITB
  • ARKITEKTURA (Juanjo Gurrutxaga)
  • AMPO
  • GUREAK
  • CADINOX
  • LASKORAIN IKASTOLA-Pedagogia
  • IRIZAR
  • ATARIA
  • 28 KANALA

Beraz, hasteko eta behin, eskerrak eman nahi dizkizuegu, zuei, familiei, Ikastolagunoi, baita ikasleei ere, eman duguna gustora hartu eta eskertu egin duzuelako. Oso ongi erantzun duzuelako, partaidetza, konpromisoa, beraz, guztiona izan da. 

Orain, berriz ekingo diogu proiektuari Batx1eko ikasleentzat. Berriz ere Ikastolagunak martxan, mintegiak, bisitak... Aurten ere aukera duzue ikastolagun izateko, hemen duzue informazio gehiago.

Bejondeizuela guztiei!! Eskerrik asko bene-benetan.