Cansat Caesaraugusta 2.txapelketa

Cansat 2018 Zaragozan ospatu da pasa den asteburuan. Bigarren Hezkuntzako ia 100 ikasleren artean izan dira gure taldeko partaideak Zaragozako Etopia_ zentruan lanean eta lehian. Duela bi asteko Cansat Euskadi txapelketan bezala, Iker Canales, Ander Martinez de Rituerto eta Urko Odriozola ikasleek hartu dute parte ekimen honetan.

Ostiralean aurkeztu zuten proiektua gure taldekideek eta larunbatean aireratu zuten Cansat-a Cosmic Research taldearen suziriei esker. Aipatzekoa da burutu beharreko bi misioetatik talde guztientzat komuna zen lehen misioa talde gutxi batzuk lortu zutela, Laskorain Ikastola barne. Egun honetako lana, ikasturte guztian egindakoa eta epaimahaia eta ikusle guztien aurrean egindako aurkezpen bikainari esker, hirugarren postuan sailkatu dira gure gazteak, ZORIONAK!!

Bestalde, azpimarragarria da antolakuntzarekin elkarlanean eta epaimahaian aritu dela ESA (European Space Agency) taldea.

Taldekide guztiek eskerrak eman nahi dizkiete lan honetan zuzenean nahiz zeharka lagundu duten ikasle eta irakasle guztiei.