Azken berriak

Izaskun Zeberio sendagilea gure artean

Sendagilea den Izaskun Zeberio gurasoa eskaini zen hitzalditxo bat emateko ikasleei eta otsailaren 6an etorri zen ikastolara

ESKOLARTEKO KIROL JARDUNALDIA BERTAN BEHERA

Gipuzkoako Foru Aldundiak asteburu honetarako antolatuta zeuden Eskola Kirol jarduera guztiak bertan behera utzi ditu, eguraldiaren iragarpen txarra ikusita.

 

Marrubi mozorroa - esperientzi tailerrak

Neguko experientzi tailerra  berriz badator. 

Egun  hauetan Tolosan giro berezia sortzen da, Inauteriak baititugu  ate joka! Eta horregatik larunbatean azokan ere inauteri giroa sortzea nahiko genuke.

Otsailan sartzearekin negua ere aurrera doala atzematen dugu, eguna luzatzen hasia da eta oraindik oso apala izan arren lurreko aktibitatea, laister hasiko dira baserritarrak baratzetan landaketak prestatzen. Dagoeneko   marrubi landareak ari dira berdura plazan saltzen.

Oraingoan beraz marrubi mozorroa eginez  ondo pasatzeko aukera izango dugu azokan!

Saharako errefuxiatu kanpamenduen alde, elkartasunez

Urteroko usadioari jarraiki, aurten ere iritsi zaigu Laskorain ikastolako kideoi saharar herriarekiko elkartasuna berritzeko aukera. Otsailean zehar, errefuxiatu kanpamenduetara ahalik eta laguntzarik handiena helarazteko, inoiz baino gauza gehiago biltzea izango da gure helburua.

Orriak